"ETXETIK KALERA"

BERTSOL HARITZA, ipuin kontaketa

Datorren martitzenean, abenduaren 3an, Euskara Egunean, 1., 2., 3. eta 4. mailakoak, bertsolaritzari lotutako kontaketa ikusiko dute.

Unda eta Oriben bisitaren ondorengo hausnarketak

Eguenean, azaroaren 21ean, Maider Unda, borrokalaria, Richard Oribe, igerilaria eta bere entrenatzailea eskolara etorri ziren eta hitzaldi hunkigarri eta oso aberatsa bizitzeko aukera ezin hobea eskaini ziguten. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleek eta bertan egon ginen nagusiek bizitzaz gauza asko ikas genituen. Hemen behean doaz ikasle talde batek ateratako hausnarketak.

Udal liburutegia

Martitzenen goizean, azaroaren 26an, Mundakako eskolako 5. eta 6. mailakoak udal liburutegira joango dira bertako arduradunekin ekintza bat aurrera eramateko. “Smartphonak eta sare sozialak”.

AZAROAK 25


 

 

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ

 

LH 1. eta 2. mailako ikasleak EKOETXEA URDAIBAIRA

Martitzenean, azaroaren 26an, LH1 eta LH2ko ikasleek irteera egingo dute Laidatxu eta Ekoetxea Urdaibaira. Ekimen honen bitartez, ikasleek Urdaibaiko kostaldea ezagutzeko eta baloratzeko aukera  izango dute.

5.eta 6. mailako ikasleak eliteko kirolariekin

Azaroaren 21ean, Urremendi eta BAT Basque Teamegaz egingo den berbaldiarekin  loturik, Maider Unda eta Richard Oribe kirolariak  ikastetxera etorriko dira, euren bizipenak Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleekin partekatzeko.

UDAZKENA, HH 4-5 URTE

ESKOLAKO JAIA

Arrate Egaña idazlea 3. eta 4. mailako ikasleekin

Asteartean, maiatzaren 28an, Arrate Egaña idazlea etorri zen  3. eta  4.mailako ikasleekin egoten.

Arratsalde osoan egon zen haiekin, bere liburuez hitz egiten. Aldi berean, berarekin, Mª Mar Aguirre ilustratzailea ere egon zen. Gaur egun, bere liburuak ilustratzen ditu.

Ikasleak gogoz egon ziren, eta oso ondo pasatu zuten.

 

Maiatzaren 17a, "LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna"

 

ESKOLA TXIKIAK

XV. BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA

1. eta 2. mailako ikasleak Basondon

Maiatzak 3, barikua, 1. eta 2. mailako ikasleok, Basondora joan ginen!

Bertan, 2 orduko ibilbidetxo bat egin genuen eta bertoko animaliak ezagutu genituen.

 

Basondo mehatxatutako basa­faunaren babeslekua da eta bertan gure inguruko basanimali nagusiak aurkitu genituen: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.


Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden beste espezie batzuk aurkitu eta hurbiletik ikusteko aukera izan genuen, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.


3. eta 4. mailako ikasleak SUKARRIETARA

LH 3. eta 4. mailako ikasleak Sukarrietara doaz, maiatzak 6tik 9ra. Lau egunetako egonaldia egingo dute bertan. URA proiektua landuko dute eta tailer desberdinak ere egingo dituzte.

 

"EGIN KLIK KORRIKARI"

HH 5 URTE

HITZAKO kazetariak 3. eta 4. mailako ikasleekin

 

Gaur, apirilak 4, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kazetariak ikastetxeko 3. eta 4. mailako ikasleekin egon dira. “Elkarrizketa” testu tipologia landu eta kazetaritzari buruzko gorabeherak komentatu dituzte.

 

Honi buruzko albistea hurrengo loturan ikus dezakezue: http://busturialdea.hitza.eus/

 

Paperezko edizioari dagokionez, apirilaren 10ean egunkarian argitaratuko da, azken orduko arazorik izan ezean.

 


 

LH 5. eta 6. mailako ikasleak ARROLARA

Datorren barikuan, apirilak12, 5. eta 6. mailako ikasleok, Gure Historia aztertzeko aukera izango dugu, Arrolako Oppidum-ean eta Arrolagune Interpretazio zentroan.

 

KORRIKA TXIKI

Apirilaren 5ean, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kazetariak, 3. eta 4. mailako ikasleekin egongo dira. Testu tipologia desberdinak nola landu eta kazetaritzari buruzko gorabeherak komentatuko dira.

 

ARATUSTEAK

Quintana arkeologoarekin tailertxoa

Datorren martitzenean, hilak 26an, Historiaurrea eta Historia gaiari amaiera emateko, Quintana arkeologo ospetsuarekin,  gelan tailertxo bat egiteko aukera izango dugu 5. eta 6. mailakoek.

 

Hitzen nekazaritza

Otsailaren 21ean, Miguel Miñana izango dugu eskolan. Lehen  Hezkuntzan, bi saio izango ditugu berarekin.  Nekazaritza ekologikoa, laranjaondoen kudeaketa,  izango da jorratuko dugun gaia.

 

      

 

LH 1., 2., 3., eta 4. MAILAKO IKASLEEK LIBURUTEGIKO EKINTZA

Otsailaren 14an, osteguna, LH1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek ekintza bat izango dute udal liburutegian.

Oraingo honetan, Apika taldearen eskutik izango da eta antzezlana, “Liburutegi Automatikoa”, helburua, liburutegia hobeto ezagutzea izanik.

Taldearen informazioa: www.apikabilbao.com

 

AGATE DEUNA

  • Otsailak 4 |
  • MUNDAKA HLHI ikastetxeko ikasleak

AGATE DEUNA

2019-2020 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilaren 28an irekiko da

IGERILEKUKO AZKEN EGUNA!

 

HH 4 eta 5 urtekoen igeritokia

Aurten, HH 4 eta 5 urteko ikasleak, Gernikako igeritokira joango dira, urtarrilaren 15etik 22ra.

Din dan don, din dan don!! Eguberrion!!

EUSKARAREN EGUNA

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

EUSKARALDIA

LH 1. eta 2. mailako ikasleak GUGGENHEIM museora

Azaroak 29an, osteguna, LH1.2. mailakoak,  GUGGENHEIM museora doaz.

Arte Hezkuntzaz sentsibilizatzeko lehen urratsak jasoz, hezkuntza mailara egokitutako ibilbideak egingo dituzte museoan zehar. Erakusketa zehatzen edo gainearen araberako ibilbideak, tailer bat barne, egingo dituzte.

Egun osoko irteera izango da (08:45 – 16:00)                                                          

 

UDAZKENA HH 5 urte

Zornotzako ENEEKera irteera

Datorren azaroak 6 (A taldea) eta 9an (B taldea), 3.zikloko ikasleak Zornotzako ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) ezagutzera joango dira.

Bertan praktika aktibo baten bitartez, ikasleak gure inguruko lurzoru emankorrera gerturatuko dira. Honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta Etxanon egingo da.

Amorebieta-Etxanon kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren egoitza ezagutu ondoren, Ibarra izeneko, hurbileko auzoan dagoen, baserri ekologiko batean lur laginak jaso eta nekazaritza-ekosistema horren osasun diagnostiko erreala egingo dute.

 

EUSKARALDIA

HH 3-4-5 urte EKOETXEA URDAIBAIN

Datorren asteazkenean, urriaren 31an, HH3, 4 eta 5 urteko ikasleak EKOETXEA URDAIBAIra joango dira autobusez.

Bertan bazkalduko dute, arratsaldez bueltatuz eta ikasleen irteera, beti bezala, arratsaldeko lauretan izanik.

 

Ehsan Ullah Khan, Pakistaneko ume esklabuen kontrako aktibista

Hile honetan eta datorren hilean, 90 minutuko 4 saio guztira, Kulturartekotasuna lantzen ari gara Gernikako Mankomunitateko Inmigrazio taldearen laguntzaz, munduko beste kulturen informazio pixkat izateko eta baloratzen ikasteko.

Eguazten honetan, urriaren 24an, Ehsan Ullah Khan, Pakistaneko ume esklabuen kontrako aktibista gure eskolara etorri da, Europatik zehar hitzaldiak ematen dabilela, bere herriko umeen egoera aldarrikatzeko. Aukera ezin zuzenagoa munduko beste herrialdetako ume batzuen egoera ezagutzeko eta horretaz hausnartzeko.

 


 

 

3. eta 4. mailako ikasleen irteera ARTIGAS-ARRAIZ zentrora

  • 3. eta 4. mailako tutoreak

Datorren asteazkenean, urriak 17, ARTIGAS-ARRAIZ, Bizkaiko Hondakinen kudeaketa interpretazio zentrora joango gara.

ARTIGAS-ARRAIZ zentroan, formakuntza programa desberdinak garatzen dira. Ikasleek hiri-hondakinen ibilbidea ezagutu (Hondakinen jatorria, kudeaketa, tratamendua, bererabilera, desagertzea eta hauen gestioa zelan egiten den ulertuko dute. Horrela kontzientziatuz eta gehiegizko kontsumoak dakartzan ondorioez hausnartuz.

 

HH 4 eta 5 urteko ikasleak Gernikako ferian

Urriko lehen astelehenean, urriaren 8an, HH 4 eta 5 urteko ikasleak, Gernikako abereen ferian.

ESKOLAKO JAIA

Lehen Hezkutza 3. eta 4. mailako ikasleak Mendikosolo parkera

Datorren astelehenean, ekainak 4, Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleak, Arrigorriagako Mendikosolo parkera  joango dira.

Bertan “Mendikosolo Ingurugiro Gelan”,  ingurumen tailerra egingo dute.

 

Eneritz Artetxe "Uretako ipuinak"

Datorren asteazkenean, maiatzak 30, Lehen Hezkuntzako ikasleak liburutegira joango dira, Eneritz Artetxekin “Uretako ipuinak” jarduera lantzera.

LH 1.2.--- 11:30-12:30

LH 3.4.--- 15:00-16:00

LH 5.6.--- 10:00-11:00

 

Maiatzak 17, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren nazioarteko eguna

HITZA egunkariko kazetariak ikastetxean

Maiatzaren 4an, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kazetariak ikastetxeko 3. zikloko ikasleekin egon ziren. Testu tipologia desberdinak nola landu eta kazetaritzari buruzko gorabeherak komentatu zituzten.

 

 Honi buruzko albistea eta argazki galeria hurrengo loturan ikusi dezakezue: http://busturialdea.hitza.eus/

 

Paperezko edizioari dagokionez, maiatzaren 9an egunkarian argitaratuko da, azken orduko arazorik izan ezean.

 

Eskola Txikien Jaia 2018

Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia

LIBURU EGUNA

ESKOLA TXIKIEN JAIA

HH 3, 4 eta 5 urteko ikasleak, Bermeoko Arrantzaleen Museora

Datoren apirilaren 27an, HH 3, 4 eta 5 urteko ikasleak, Bermeoko Arrantzaleen Museora joango dira. Irtenaldia goizez, trenez, izango da eta bazkaltzeko itzuliko dira.

 

DEIBIZ AMEZTU ipuinkontalaria, "Hankaz gora! Berdintasun istorioak"

 

 

Deibizen hamaiketakoaren une goxoa da. Lantegitik atera eta infusio bat hartzen du egunero egunkaria irakurtzen duen bitartean. Hala ere, egunkarietako istorioak ez direla batere politak  eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da.

 

Buru belarri jarriko da kontatzen ez diren istorioak asmatzeko asmoz; berdintasun istorioak, elkartasun istorioak, dibertsitate istorioak, … Mundua aldatzeko istorioak!!


“Ni Deibiz Ameztu naiz, Ameztu produkzioak antzerki taldekoa. 15 urte daramatzat antzerki lanetan eta orain bihotzak holako ipuin-kontaketa bat egitea eskatzen zidan, mundua ‘hankaz gora’ jartzeko”.


MARTXOAREN 20AN HERRIKO LIBURUTEGIAN

10:00-11:00    LH 1-2

11:30-12:30    LH 3-4

14:45-15:45    LH 5-6

 

Martxoak 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak EKOETXE Urdaibaira

Gaur, martxoak 2, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak, tutoreak eta laguntzaile bat, Ekoetxea Urdaibaira joango dira (Madariaga dorretxea). Bertan, Urdaibaiko paisaia desberdinak ezagutu eta biodibertsitatearen garrantziaz jabetuko dira, naturarekiko ardura eta errespetua landuz. Oso ondo ibiliko dira!!!

 

ARATUSTEAK!!!

AGATE DEUNA

Busturialdeko Eskola Publikoak

Sahararen aldeko euskal karabana

Horra Mari Domingi begira horri!!!

3. eta 4. mailako ikasleak Arrantzaleen museora irteera

2. ziklko ikasleak, abenduaren 15ean, irteera izango dute Bermeoko Ertzila museora.

09:55etan irtengo dira, 13:00tan itzuliz.

 

EUSKARAREN EGUNA, "EMAN BOSTEKOA EUSKARARI"

HH 3, 4 eta 5 urteko ikasleak EKOETXE Urdaibaira irteera

  • 2017ko abenduak 1 |
  • HHko tutoreak

Datorren ostiralean, abenduaren 1ean, HH3, HH4 eta HH5 urteko ikasleak Ekoetxe Urdaibaira joango dira. Ikasleak egunero bezala gelara etorriko dira.

09:30etan autobusa hartuko dugu Goiko Kalean.

Madariagan bazkalduko dugu eta arratsaldean bueltatuko gara.

Beti bezala, 16:00etan irtengo gara eskolatik.

 

Azaroak 25 MUNDAKAKO ESKOLAN!!!

Azaroak 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

1. eta 2. mailako ikasleak "Arrantzaleen museoan" Bermeon

  • Azaroak 10 |
  • 1. eta 2. mailako tutoreak

Azaroaren 10ean, Lehen zikloko ikasleak, tutoreak eta laguntzaile bat Bermeora joan ginen “Arrantzaleen museoa” ikustera (Ertzila dorrea). Gauza asko ikusi eta ikasi genituen,  arrantza eta arrantzaleekin lotuta.  Primeran pasatu genuen.

 

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

JANGURIE, Urdaibaiko Eskola Jantokien Ekimena

Jantoki Jasangarria, Osasuntsua, Bertokoa

Lehen Hezkuntzako ikasleak "Picasso, el viaje del Guernica" erakusketan

Urriaren 23an, Lehen Hezkuntzako ikasleak Gernikara joango gara trenez "Picasso, Guernicaren bidaia" erakusketa ikustera. "La Caixa" Gizarte Ekintzak antolatu du erakusketa, Gernika-Lumoko Udalaren eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren lankidetzarekin.

 

HH 4 eta 5 urteko ikasleak Gernikako ganadu azokara

  • 2017ko urriaren 2an |
  • HH 4 eta 5 urteko ikasleen tutoreak

Datorren astelehenean, urriaren 2an, H.H. 4 urte eta  H.H.5 urteko ikasleak Gernikako Urriko Lehenengo Asteleheneko azokara joango gara. Goizean 9.00etan eskolan batuko ditugu eta joan etorria trenez egingo dugu. Goizeko irtenaldia izango da. Jantokiko umeak jantokian bazkalduko dute beti bezala eta  etxera doazen umeak, betiko orduan jasoko dituzue eskolako atean.

 

6. MAILAKO IKASLEEN AGURRA

 

 AZKEN AGURREKO BERTSOAK

  

2007. urtean

ezagutu ginen hemen,

Maitena zuk besoak

hartu gintuzun bederen.

Zurekin abesti eta jolas

asko ikasi genituen

haiek bai zirela urte onak

siesta ere eiten genuen!!

 

Lehenengo ziklora heldu ginen

Bea eta Mirenlurrekin,

ta hortxe hasi ziren guretzat

hamaikatxu burukomin;

Maite, Josu, Yolanda ta teacher

baita ere maisu Pedrorekin,

baina han finkatu genituen

geroko hainbat jakinmin!

 

Ana Kata eta beste batzuk

jantokiko arduradun.

Beti ondo ez gara portatu

guztiagatik barkatu.

Janari hain ona ez izan arren

zuek ez zarete errudun!

Zuekin gogoratuko gara

zin egiten dizuegu.

 

Mirari zu izan zara beti

atzean euki  duguna.

Bide luze hau guk egin dugu

ondoan zaituztegula

gure artean harreman on bat

urteekin egin duguna.

Ez zaituztegu inoiz ahaztuko

5. maila kuttuna!!

 

Gure etapa hau bukatu da,

beste bat hasteko dago.

Hemen zoriontsu izan gara

ezin eskatu gehiago.

Beldur pixka bat ere badugu

ez dugu gezurrik esango.

Betirako gure bihotzean

Zaituztegu eramango!!!

2. zikloko taldeak EKOETXE URDAIBAIRA irteera

Ekainaren 22an, osteguna,  2. zikloko taldeak BUSTURIKO EKOETXERA (Torre Madariaga) joango dira. Bertan kostari buruzko proiektuan parte hartuko dute (Txatxarramendin), eta honen ostean, EKOETXEN bertan erakusketa iraunkorra bisitatuko dute.

 

ESKOLAKO JAIA!!

GLORR Fundazioaren esker oneko gutuna

Senide eta irakasle agurgarriak,

GLORR Fundazioko taldeak eskerrak eman nahi dizkizu udaberriko kanpaina honetan zuen ikastetxean jaso ditugun arropa, oinetako, burusi eta abarrengatik.

Kanpainaren berri emateko lana erraztu diguzue, bai eta poltsak ikasleen artean banatzeko eta jasotzeko lana ere, erraz iristeko moduko leku batean ipini dituzue eta.

Eman dizkiguzuen arropa, oinetako eta abarri esker, GLORR Fundazioak arropa sailkatzen eta poltsak prestatzen jarraitzen dugu. Laster, ikastetxeetara, guraso-elkarteetara eta Gizarte Zerbitzuetara entregatzeko prest egongo dira.

Hurrengo kanpainan ere, 2017ko udazkenean, zuen laguntza izatea espero dugu.

Informazio gehiago nahi baduzue, sartu gure www.glorr.org webgunean.

Jaso ezazue agur bero bat,

 

Judith Sanz

www.glorr.org

fundacion@glorr.org

Tel. 93 804 4512 - 93 803 9467 - 622 134 040

 

LH 6. mailako ikasleen surf ikastaroa

Urtero bezala, 6. mailako ikasleak, Mundakako Surf Eskolak antolatutako ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaroa zati bitan banatuta egongo da, teorikoa alde batetik eta praktikoa bestetik. Praktikak Laidatxuko hondartzan egingo dituzte.

 

 

LH 3. zikloko ikasleak Ekoetxea Urdaibain

Datorren ostiralean, ekainak 2an, 3. Zikloko ikasleak Ekoetxea Udaibaira joango dira egun pasa.   Busturiko Axpe auzoan dagoen Euskal Herriko Biodibertsitatea interpretatzeko gunea da eta egun horretan padura lantzeko aukera izango dute.

 

HH 5 urte eta LH 1. zikloa Maider Galarzarekin

Maiatzaren 25ean, HH 5 urteko eta LH 1. zikloko ikasleak, Maider Galarza ipuin kontalariarekin hitzordua izan zuten.

Nola gozatu zuten ipuin eta jolasekin!