Ikastetxearen aurkezpena

CEIP Mundaka HLHI Urdaibaiko Biosferaren  erreserban kokatuta dago, Mundaka herrian hain zuzen.

Mundakako eskola, eskola txikien izaera duen eta Mundaka izen duen ibaia itsasoratzen den herrian dago kokatuta. Herrian antzinatik arrantzan eta itsasoko merkataritzan dihardute batik-bat, baina aipatu beharra dago lehenengo sektorea “testigantzetan” oinarritzen dela batez ere. Biztanle kopurua 1947koa da gutxi gora behera, eta lanean dauden biztanleen artean, gehiengoak 3. sektore eta industria sektorean lan egiten du, beti ere herritik at.

 

Mundakako eskola 1895ean eraiki zen, herriko plaza bakarrean kokatuta dago, Lehendakari Agirre Enparantza 1 zk.an, hain zuzen. Eraikina Udaletxe, Postetxe, Haur Eskola, Turismo bulegoarekin elkar banatzen da, besteak beste. Eraikin hau Juan Bautista Longaren alarguna zenaren Saturnina de Larrinaga y Luzárraga anderearengandik, Florentino de Larrinaga jaunarengandik eta bere emazte Fermina de Bengoetxe anderearengandik emana izan zen udaletxeari.

Eraikin osoaren azalera 1532 m2 da. 1982. urtean eskola osoa berritu zen, ume kopuruari egokitutako ikasgelak sortuz, antzina zegoen generoen arteko desberdintasunak apurtuz…

1985-1986 ikasturtean, “ Goi Zikloaren Erreforma” proiektuaren eskola pilotu bezala aritu zen.

1996–1997ko ikasturtean, Amara Berri sistema metodologikoan murgildu zen.

Honetaz aparte, beste hainbat Formazio eta Berrikuntza proiektu ezberdinetan ere zentratu dira, Amara Berri Sistema, Eskola Agenda 21, Informatika, komunikabideak, Hizkuntza Normalizazioa… besteak beste.

Eskola publiko honetan gure ikasle gehiengoa Mundakan erroldatua dago, eta D eredua erabiltzen da, nahiz eta, noizbehinka inguruko herrietatik ere ikasleak etortzen zaizkigun. Bertan ezartzen diren hezkuntza mailak, Haur eta Lehen Hezkuntza dira. Eskolak Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako linea oso bat eskaintzen du, 10 unitatez osatua dagoena; Hau da, HHko 4 eta LHko 6.

Gure eskola gaur egun, 95 familiaz, 143 ikaslez, 18 irakaslez  eta 9 langile ez irakaslez osatua dagoen eskola proiektua da.

Gure eskolako umeen jolasa herriko plazan eta talan burutzen dira. Hezkuntza fisikoa herriko udal kiroldegian burutzen da, espazio hau ere Mundakako Arraun Elkartearekin elkar banatzen delarik.

Ikasle, eskola eta herriaren ezaugarrietatik abiatuz, gure eskola  herrian murgildurik dagoela ondoriozta dezakegu.